[01 irudia]
BILLABONA
*Zahar etxearen berriztatzea | Refurbishment of Retirement Home
*Proiektua 2010eko apirila | Projected 2010 April
*Gauzatzea 2011eko urtarrila | Executed 2011 January
[02 irudia]
Billabonako zahar-egoitza
egungo eskakizunetara egokitu eta berriztatzea dira honako proiektuaren helburu
nagusiak. Aztergai dugun lokalak, La Salvadora eremuko eraikin berri
baten behe solairua hartzen du bere osotasunean, goi solairuetarako irispidea
den atariari dagokion azalera salbu. 305 m2 inguruko azalera duen espazio
honek, bestalde, bide publikora fatxada dauka lau begiraldeetan. Aipatu, eskuhartzearen
aurretik, lokalak ez zuela inolako barne banaketarik, ezta barne zein kanpo akaberarik
ere.
Proiektuaren garapena hiru irizpide funtzional desberdinetan oinarritzen da. Batetik, espazioak barnealdean aurkezten
zuen maila aldaketa, Irisgarritasun Araudiak xedatutakoaren arabera ebaztea. Lokalak, proiektuak berak
zehaztutako jardueraren izaeraren araberako isolamendu maila egokia izatea bestetik,
bereziki gune publikoan garatu beharreko erabilera eta jarduerei dagokienean. Azkenik, aurreikusitako programa
espazio ireki eta argitsuen artikulazioaren bidez ebaztea, izaera malgua sustatuz
eta barnealdea eta kanpoaldearen arteko erlazio bisual zein funtzionala landuz.
[03 irudia]
Proposamenaren lehen ezaugarria, beraz, lokala
kota bakarrean garatzea izan da; hau da, eskuhartzearen aurretik zuen kota
aldaketa ezabatzea. Era horretan, barne komunikazioa inolako arrapalarik gabe
bermatzen da, altuera librea 2,80 metrora murriztuz.
Lokalak sarrera bakarra du espazio publikotik. Eraikinaren
hego-mendebaldeko albo batean kokatu da, atari estalia osatuz bertan. Aipatu,
arrapala txiki baten bidez gainditu dela kalearekiko duen 0,25 metroko kota
aldaketa. Sarrera, barne espazioen artikulaziorako kokagunerik egokiena izateaz
gain, Oria ibaiaren ertzeko pasealekuarekin, hau da, Remi Aiestaran
ibilbidearekin zuzenean lotzen da. Atariaz gain, kanpoaldeko terraza ere
ingurune horretan kokatu da.
Sarrerak lokalaren ateondora garamatza eta handik
zuzenean, itxiturarik gabe, lokalaren gune publikora. Ateondoan kokatzen dira
gune pribatura garamatzaten sarbideak ere; erabilera anitzeko gelara sarbide
zuzena bata, gune pribatuko gainontzeko gelatara doan korridorera bestea.
Gune publikoa lokalaren ipar-ekialdeko albo
batean kokatzen da, iparraldeko fatxada hartuz ia bere osotasunean. Egongelaz
gain, taberna erabilerarako zerbitzuak ere barne hartzen ditu, hots, barra,
sukaldea eta honi lotutako biltegia.
[04 irudia]
Gune pribatuari dagokionez, erabilera anitzeko
gela, era pribatuagoan bada ere, sarrerari itsatsia agertzen da, sor daitezkeen
jende pilaketa handiak kontuan hartuz. Mendebaldeko fatxada osorik hartzen du,
atariarekin batera. Gune pribatuko gainontzeko espazioetara, irakurketa eta
atseden gela barne, korridore baten bidez iritsi gaitezke, baita lokal osoari
zerbitzu ematen dioten komun egokituetara ere.
Erabilera anitzeko gelak eta irakurketa eta
atseden gelek malgutasun handia ematen diote lokalari. Hauetako gela bakoitzak
erabilera autonomoa izan dezake. Hala ere, beharrezkoa balitz, espazio osoa era
bateratuan erabiltzeko aukera legoke. Aldi berean, erabilera anitzeko
espazioaren barne zatiketak ere eman daitezke.
[05 irudia]
Ileapaindegi-masaia gela eta bulegoa dira
erabilera pribatuena duten espazioak. Ileapaindegia eta masaia gela ere modu
bateratuan edo autonomoan erabili daitezke. Gune pribatuenek lokalaren
hegoaldeko fatxada hartzen dute ia osotasunean.
Honenbestez, irisgarritasun arazoei irtenbidea eman nahi dien proposamen
malgua dugu honakoa. Programa kota bakar batean artikulatzeaz gain, espazio
guztiek izaera ireki eta argitsua izatea lortzen da.
[06
irudia]
***
*Argazkiak: Beltz argazki
ekoizpenak